Leire eta bere ama, Amaia, herriko auzo galdu batera doaz. Han Amaia bere ahizpekin elkartzen da, bere aitak deitu dielako. Etxean hilketak gertatzen ari dira eta ahizpak ez dakite nor den hiltzailea. Haiek kezka handia dute, heriotza hurbil daukate eta. Bizirik geratzen dena gurasoen herentziarekin geratuko da, horrela agindu duelako bere aitak.
Liburu hau intrigazkoa da, izan ere, kontamoldeak irakurlearen jakin-mina pizten du. Esango nuke, protagonisten gorabeherak entretenigarriak direla, ez direlako ondo konpontzen beraien artean. Misterio edo intriga bila bazoaz, liburu honetan, dudarik gabe, aurkituko duzu eta amaiera ustekabea izango da.
Leire Valluerca, 2015/09/11
Bikain Leire!
ErantzunEzabatu