2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

Narrazioa: Epaiketaren ordua

EPAIKETAREN ORDUA


Ni Maria naiz. Epailearen aurrean nago zutik eta oso urduri. Ez dakit zer galdetuko didaten ezta zer erantzungo dudan. Gela jende ezezagunez beteta dago. Ez dago lekurik esertzeko. Abokatua galdetzen hasi da. Lapurretan gertatutakoa kontatzen hasi naiz. Hasieran hitz egiten kostatu zait oso urduri nagoelako, baina berehala gertatutakoa gogoratu dut.


Ni arratsalde hartan, nire lagunekin, Ainhoa eta Maiderrekin, dendan nengoen. Apal bateko musika diskoak ikusten ari ginen, lagun bati oparitzeko, bere urtebetetzea zelako. Bat-batean mutil bat sartu zen pistola eskuan zeramala. Mutila baxua eta argala zen, arropa zikina zeraman eta bere buruan txano bat zeukan. Oso urduri zegoen, aurpegian zauri bat zuen eta drogazale baten itxura zeukan. Dardarka dendariaren buruari pistolarekin apuntatu zion eta diru guztia eskatu zion. Segituan, dendariak erakusmahaitik makila atera zuen diruaren ordez. Lapurrak ikusitakoan eskuineko sorbaldan tiro bat eman zion. Dendaria beldurtuta, kezkatua eta larri zegoen.  Momentu horretan ez nekien zer egin. Tiroa egin ostean lapurrak kutxatik diru guztia hartu zuen eta korrika atera zen. Ni eta nire lagunak oso beldurtuta geunden, baina korrika joan ginen dendariarengana laguntzera. Segituan, Maiderrek anbulantziari eta poliziari deitu zien.


Epaileari, dardarka, lapurra nor zen esan diot. Hori esan eta gero berriro eseri naiz. Ondoren, nire lagunei deklaratzea tokatu zaie. Maiderrek xehetasun gehiago eman du epaiketan, esate baterako: lapurra errenka zihoala, zein kolorekoak ziren mutilaren jantziak… Maider, berriz, ez da hitz egiteko gai izan, oso urduri dagoelako. Nire lagunak eta gero dendaria deklaratu behar izan du. Nahiz eta oraindik eskuineko besoa ezin du mugitu, dirudi ondo dagoela. Mutila burumakur dago eta epaiketa guztian ez du hitz egin, bere abokatuarekin izan ezik.

Azkenean, sententziaren ordua ailegatu da. Epailea momentu bat gelatik atera da. Jendea hitz egiten hasi da. Gelan marmarka entzuten da. Denbora laburra eta gero epailea berriro gelan sartu da. Mundu guztia isildu da. Bakarrik epailearen hitzak entzuten dira. Mutikoa zutik jarri da, sententziaren zain. Ondoren, epaileak mutilari sei urteko zigorra bete beharko duela esan dio. Mutilak, drogaren menpe zegoenez, zigorra murriztu dio.