2016(e)ko otsailaren 29(a), astelehena

Bideoa


Komun mistoak

Nik uste, bai neskek bai mutilek, komunean intimitatea behar dutela, sexu desberdinekoak garelako.

Egia da, badirela mutilak gustatzen zaizkiela mutilak eta neskak gustatzen zaizkien neskak, eta haientzat ez da arazoa komun berdinak erabiltzea, baina beraiek sexu berdinekoak dira eta ez daukate arazo handirik ohituta daudelako.

Neskan eta mutilen komunak betidanik bereizita egon dira eta orain pertsona batzuk nahi dutelako, ez da hori aldatuko.

Garbi dago, beraz, hobeto dela nesken eta mutilen komunak bereizita egotea, neskek nahiz mutilek intimitatea behar dutelako.

2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Ohar kritikoa (Bost ahizpa)

ARANA, A: Bost ahizpa ,Legazpi, Ibaizabal,2012


Leire eta bere ama, Amaia, herriko auzo galdu batera doaz. Han Amaia bere ahizpekin  elkartzen da, bere aitak deitu dielako. Etxean hilketak gertatzen ari dira eta ahizpak ez dakite nor den hiltzailea. Haiek kezka handia dute, heriotza hurbil daukate eta. Bizirik geratzen dena gurasoen herentziarekin geratuko da, horrela agindu duelako bere aitak.


Liburu hau intrigazkoa da, izan ere, kontamoldeak irakurlearen jakin-mina pizten du. Esango nuke, protagonisten gorabeherak entretenigarriak direla, ez direlako ondo konpontzen beraien artean. Misterio edo intriga bila bazoaz, liburu honetan, dudarik gabe, aurkituko duzu eta amaiera ustekabea izango da.

Leire Valluerca, 2015/09/11